Collabora Office 21.06 laguntza
Atal honetan Collabora Office Basic-eko exekuzio-garaiko funtzioak deskribatzen dira.
Atal honetan erabiltzaileen sarreren sarrera eta irteerentzako elkarrizketa-koadroak deitzeko erabiltzen diren exekuzio-garaiko funtzioak deskribatzen dira.
Erabili fitxategien S/I funtzioak erabiltzaileak definitutako (datu) fitxategiak sortzeko eta kudeatzeko.
Hemen deskribatzen diren instrukzio eta funtzioak data eta ordua kalkulatzeko erabiltzen dira.
Erabili hurrengo instrukzioak eta funtzioak Collabora Office Basic aplikazioak exekuzio-garaiko erroreekin zer egin behar duen definitzeko.
Collabora Office Basic-ek hemen azaltzen diren eragile matematikoak onartzen ditu.
Hemen deskribatzen diren zenbakizko funtzioak kalkuluak egiteko erabiltzen dira. Eragile matematikoak eta boolearrak beste atal batean azaltzen dira. Funtzioek argumentuak pasatu eta emaitza ematen dute. Eragileek, berriz, emaitza emateko zenbakizko bi adierazpen konbinatzen dituzte.
Ondorengo instrukzioak eta funtzioak aldagaiekin lan egiteko erabiltzen dira. Funtzio horiekin, esaterako, aldagaiak deklaratu edo definitu, aldagaiak mota batetik bestera bihurtu edo aldagai mota zehaztu dezakezu.
Hemen beste kategorietan sartzen ez diren funtzioak eta instrukzioak azaltzen dira.